Goizean Danonako bidegurutzean izandako auto istripuan herriko gizonezkoa zendu da

Uztarria.eus 2003ko urt. 30a, 13:01

Goizean Danonako bidegurutzean izandako istripuan I.A.A., 69 urteko herritarra, hil da berak gidatzen zuen autoa eta kamioi baten arteko talkaren ondorioz.

Ertzantzak jakinarazi duenez, istripua 07:20ean izan da Danonako bidegurutzean, Gi- 631 errepidean. I.A.A.k gidatzen zuen Opel Astra eta Iveco kamioak alkar jo dute aurrez-aurrez, eta ondorioz autoko gidariak zauri larriak izan ditu. Bertaratu den medikuak ezin izan du ezer egin. Kamioi gidaria, 27 urteko gizon gaztea, azpeitiko anbulategira eraman dute eta ez du zauri larririk izan.

Istripu ondoren Ertzantzak errepidea itxi eta trafikoa desbideratu du. Bidea 9:15ean zabaldu da berriz ibilgailuentzat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide