Segabathor taldeak Gazte Leiho lehiaketako lehen saria eskuratu du, heavy atalean

Uztarria.eus 2003ko urt. 31a, 15:01

Gure Irratiak hirugarrenez antolatu du Gazte Leiho lehiaketa. Eta oraingo honetan bai, Segabathor taldeak, heavy-rock atalean, lehen saria eskuratu du. Lehen edizioan, 2000. urtean, hirugarren saria eskuratu zuen.

Segabathor, talde azpeitiarrak, irabazi du Baionako III. Gazte Leiho lehiaketa, heavy-rockaren atalean. Gure Irratiak antolatzen duen lehiaketa honetara, talde azpeitiarrak bere bigarren maketa aurkeztu du. Fugite izena du maketak, eta Hernialdeko Txepe estudioan grabatu zuten 2001. urtean. Taldeak adierazi duenez, "hard rock eta heavy melodikotik gertu" daude maketako hiru abestiak.

Gure Leihoa lehiaketako irabazleak entzuleek erabakitzen dituzte. Hamar egunetan bildu ziren botoak, eta denbora horretan 8.645 boto jaso ziren, horietatik 2.263 Segabathorren aldekoak izan ziren. Orain, talde azpeitiarrak, beste irabazle guztiekin batera martxoaren 29an Senperen kontzertua emango du.

Hirugarren saria 2000. urtean

Segabathor taldeak aurretik ere jaso du lehiaketa honetako saririk. 2000. urtean hirugarren saria eskuratu zuten, eta saria aitzakiatzat hartuta Uztarria aldizkarian elkarrizketa argitaratu genuen. Ikusteko egizu klik hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide