Azpeitiko herriak azken urteetan presoen eskubideen alde egindako lan guztiari jarraipena emanaz, Euskal Presoak Euskal Herrira! Azpeitiko Plataformak etxeetako balkoietan banderatxoak jartzeko kanpaina abian jarri du.
Ekimen honen bidez gaurdaino herriak adierazi izan duena eguneroko aldarrikapen bilakatzea da helburua.
Banderatxoak 3 euroren truke salgai daude ondoko denda eta tabernetan: Auzmendi fotokopistegia, Zaldiko, Iratxo, Egoki janaridenda, Disdira bitxidenda, Agirre oparidenda, Zuhatz, Orkatz, Baiolegi kafetegia, Kortzu harategia, Matxin harategia, Neguda, Lau bide jatetxea eta Urtzi taberna.
Presoak Euskal Herrira! Guztion esku dago!