Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak hurrengo astean egingo du Ohorezko Bazkideak izendatzeko ekitaldia, hilaren 15ean (larunbata), 12:00etan, Sindikatu Zaharrean. Eta, hain zuzen, Pilar Aizpitarte eta Enrike Zurutuza izango dira aurtengo Ohorezko Bazkideak.
Baite zuzenketa bat egin beharrean dago; izan ere, argitaratu berri du aldizkariaren 10. zenbakia, eta Ohorezko Bazkideon berri ematen den tartean, Pilarri Arruti abizena jarri dio deskuidatuta Baitek eta ez Aizpitarte. Barkamenak, beraz, Pilarri berari era irakurleei.