Urrezko Aizkorako bikote irabazlea azken proban erabaki zen. Izan ere, zortzi enborreko txanda librera Nazabal-Olasagasti eta Mindegia-Larretxea bikoteek zortzina puntu zituztela iritsi ziren eta Peñagarikano-Arrospidek berriz bost, eta probako irabazleak 12 puntu lortzen zituen eta sei bigarrenak. Dena erabakitzeko zen beraz.
Zortzi enborrak ebakitzen Mindegia-Larretxea (16:29) bikoteak bi segunduko aldea atera zien Peñagarikano-Arrospideri (16:31), eta 12 puntuak eskuratu zituzten. Nazabal-Olasagasti bikotea (16:49) hirugarren izan zen. Peñagarikano-Arrospide aurreratu ziren proba hasieran eta lehenengo lau enborretan 26 segunduko aldea ere atera zien Mindegia-Olasagasitiri. Baina gero irabazleak aurrea hartzen joan ziren eta azken enborrera 8 segunduko aldeaz iritsi ziren. Azkenean bi segunduko aldeaz irabazi zuten Mindegia eta Larretxea bikoteak.