Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko Enpresa Batzordea

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko Enpresa Batzordea

Iraurgi Ikastetxeko langileen ordezkariok une zail hauetan gure elkartasuna adierazi nahi diegu Euskaldunon Egunkariako langileei, ordezkariei eta irakurle guztiei, hamabi urtez euskaldunon egunkaria izan dena ixteko neurri bidegabearen aurrean.

Berak erakutsitako gizatasun bideari jarraiki, elkartasun besarkada beroa eta adore seinale hau bidali nahi diogu gure lankide izandako Txema Auzmendi lagunari.

Bai Euskarari! Egunkaria aurrera!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide