Oraingo honetan Egunkariaren aurka jo dute eta honekin bat, kate moduan, Argia, Jakin eta Ikastolen Elkartea, guztiak ere euskararen aldeko erakunde eta komunikabideak. Euskara gure hizkuntza izatetik, indarkeriaren hizkuntza izatera pasa ote da? Jadanik ez dago ezer ulertzerik, baina hemendik doakizue zuei, euskalzale zaretenoi, gure elkartasuna eta adierazpen askatasunaren aldeko oihu sakona. EGItik eraso guzti hauek gaitzezten ditugu, Euskadiren, euskararen eta euskal kulturarekiko zapalkuntza bezala ulertzen ditugulako.