Aralarrek, bere alderdiaren egitasmoa eta izaera azaltzearekin batera, datozen maiatzean izango diren hauteskundeetan Azpeitiko udalerako ez direla aurkeztuko azaldu zuen. Honen arrazoia, zerrendak betetzeko dituzten arazoa dela azaldu zuen. Gipuzkoan 10-12 udaletara aurkezteko asmoa dute Aralarrekoek.
Aralarren egitasmoaren aurkezpenean (otsailaren 25ean, Sindikatu Zaharrean), Iñaki Regil Matxote
azpeitiarra, Julen Madariaga eta Juan Martin Elexpuru aralarkideak aritu ziren hizketan. Gaiaren izenburua, "Aralar, ezker abertzale berritua XXI. mendeko erronken aurrean" izan zuten. Hona Aralar alderdiaren berri.