Lan munduan emakumearen egoera salatzeko konzentrazioa egin da LAB-ek deituta

Uztarria.com 2003ko mar. 7a, 13:03

Bihar, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, kontzentrazioa egingo da 12:00etan plazan

Emakumearen Nazioarteko eguna ospatuko da bihar martxoaren 8an. Hori dela eta, LAB sindikatuak kontzentrazioa egin du eguerdian herriko enparantzan "diskriminaziorik ez, aukera berdinak" lelopean.

LAB-ek deitutako elkarretaratzean, gaur, 50 lagun inguru elkartu dira. Gaur egun, lan munduan emakumeek pairatzen dituzten diskriminazioak eta baldintza txarrak salatu asmoz egin da elkarretaratzea.

Bihar ere konzentrazioa egingo da emakumearen nazioarteko eguna dela eta, 12:00etan plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide