EHEk deituta 70 lagun bildu ziren plazan ostiral arratsaldean

EHE 2003ko mar. 10a, 16:03

Pasa den ostiral arratsaldean 70 lagun elkartu ziren Enparantza Nagusian Euskal Herrian Euskaraz taldeak deituta Euskal Herririk ez euskararik gabe lelopean egindako elkarretaratzean.

Pasa den ostiralean, martxoaren 7an, EHEek mobilizazio eguna deituta zuen "euskarak, euskaldunok eta Euskal Herriak jasaten duen zapalkuntza egoera dela eta, indarrak biltzeko unea" dela arrazoituta. Azpeitian arratsaldeko 19:30ean manifestazioa egitekotan ziren, baina azkenean, Enparantza Nagusira gerturatutako 70 lagunekin elkarretaratzea egin zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide