Baite aldizkariaren martxoko alean, datorren asteazkenean, martxoaren 19an, Aitonenan, 20:00etan, Koldo Izagirre idazlea arituko zela iragarri zen, Greenwichekoa ez da meridiano bakarra
gai bezala hartuta. Baina, Izagirrek egun horretan ezin izango du etorri Azpeitira. Dena den, hitzaldia bere horretan mantentzea erabaki du Baitek eta hitzaldiko gaia Egunkaria
izango da. Hizlari, berriz, Egunkariako langile azpeitiarrak arituko dira.