Atzo, martxoaren 16an, Goenatxo eta Izeta IIak Azpeitiko zezen plazan apustua zuten. Norgehiagokan 152 kiloko harri kubikoa jaso behar zuten, eta horretarako hamar minutuko hiru txanda zituzten. Apustua berdinduta zen lehen bi txanden ondoren, eta hirugarrengoan norgehiagoka erabakitzekotan zela Goenatxo ez zen plazara atera ondoezak jota zela eta. Bigarren txanda ondoren Goenatxok arnasa hartzeko arazoak izan zituen, mareatu egiten zen eta botaka ere hasi zen. DYAko anbulantziara eraman zuten, eta oxigenoa jarrita eduki zuten pare bat minututan. Ondoren anbulategira eraman zuten eta probak egin ondoren alta eman zioten.
Plazan Izeta IIa izan zen lehena harria jasotzen, eta 32 altxaldi egin zituen. Lehen txanda honetan, Goenatxok ere 32 altxaldi egin zituen. Bigarren txandan, berriz ere berdinketa egin zuten 30na altxaldi egin baitzituzten. Beraz, hirugarrenean erabakiko zen apustua. Izetak 27 altxaldi egin zituen azken txanda honetan eta Goenatxok altxaldi kopurua gainditu beharko zuen apustua irabazteko. Baina ustekabea izan zen eta Goenatxo ondoezak jota zegoela-eta ez zen plazara atera. Eta beraz, jokoan ziren 12.000 euroak Izetak eskuratu zituen, nahiz eta dirua ez zen bere alde izan apustu osoan.
Informazio gehiago Garan