Espeleologia, patinaje ikastaroa... IV. Gazte Astean

Uztarria.eus 2003ko mar. 25a, 20:03

Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak IV. Gazte Astea antolatu du. Gazte Astea apirilaren 22tik 26ra bitartean izango da eta bertan parte hartzeko izena datorren ostegunean eman behar da, martxoaren 27an.

Gazte astearen baitan hainbat ekintza burutuko dira apirilaren 22 eta 26ko asteartetik larunbatera bitartean: espeleologia, patinaje ikastaroa, goitiberak, hip-hop dantza saioa, kirol torneoak... Ekintza hauek goizez eta arratsaldez gauzatuko dira Zapo Txokon, Kiroldegian eta Betharrametan.

Asteartea 22
- 10:00etatik 13:00etara Pultserak perlitekin. Zapo Txokon
- 15:00etatik 19:00etara Espeleologia: Lasturrera irteera. Zapo Txokon

Asteazkena 23
- 09:30etatik 13:00etara Patinaje ikastaroa Loiolan
- 16:00etatik 19:00etara Arratsaldea kiroletan: artzai froga, sokatira, lasto altzatzea... Betharrametan

Osteguna 24
- 10:00etatik 13:00etara Goitiberak / Estentzioak. Zapo Txokon
- 15:00etatik 17:00etara Kirol torneoak: futbito eta squash. Kiroldegian
- 16:00etatik 18:00etara Hip-Hop dantza saioa. Zapo Txokon

Ostirala 25
- 10:00etatik 13:00etara Bizikleta irteera eta iristean palaz frontoian
- 15:00etatik 17:00etara Kirol torneoak: futbito eta squash. Kiroldegian

Larunbata 26
- 10:30etatik 12:30etara Kirol torneoen finala. Kiroldegian
- 16:00etatik 20:00etara Azken festa: musika, mozorroak, sari banaketak eta afari merienda. Zapo Txokon

IV. Gazte Astean parte hartzeko izena datorren ostegunean, martxoaren 27an, eman behar da. Informazio gehiago Gazte Informazio Bulegoko telefonoan 943 15 71 61.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide