Antolatzeileek iaz izandako parte hartze handitu -905 atleta azaldu ziren iaz- eta mila lagun biltzeko apustua azaldu zuten ekitaldiaren aurkezpenean. Aradi kirol dendan dagoeneko 105 azpetiarrek eman dute izena, baina bihar, ostirala, probaren bezperan eta izen emateko azken egunean azpeitiar gehiagok izena ematea espero da. Izan ere "azken orduan apuntatzen dira gehienak" Aradikoen esanetan.
Bestalde dagoeneko eliteko mailako zerrenda itxi da, eta aurten ere korrikalari afrikarrak izango dira faborito nagusiak, zehazki, Isaac Arusei eta Johnston Mururi kenyarrak.
Informazio gehiago
Inoizko parte hartze handiena Eguneron
Azpeitia-Azkoitiko X: Nazioarteko Maratoi Erdiaren web orria.