Antzerki Topaketarako Kartel Lehiaketarako deialdia

Azpeitiko Udala Kultura Saila 2003ko mar. 27a, 14:03

Aurtengo XXI. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketarako deialdia egin berri du Udalak. Lehiaketara kartela aurkezteko epea apirilaren 1ean irekitzen da, eta maiatzaren 30a arte izango da zabalik. Epaimahaiak erabakia, berriz, uztailean hartuko du. Kartel sarituak 900 euro jasoko ditu, eta lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin batera erakusgai izango da.

Kartelaren irabazleak dirutan jasotzen duen sariaz gain, publizitate mailan sustatzen da lehiaketa irabazi duen kartela. Izan ere sustapen-tresna eta publizitate deigarri gisa erabiltzen baita idatzizko eta ikusentzunezko hedabideetan eta kale, erakusleiho eta baimendutako tokietan; era berean, edizio bakoitzaren inguruan antolatutako jendaurreko eta gizarteko mailako ekitaldietan.

Lehiaketaren oinarriak

1- Nahi duen edonork har dezake parte. Partehartzile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.

2- Lan horiek edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.

3- Kartelak, nahi eta nahiez, argitaragebeak izan beharko dute, hau da, norberak sortutakoak eta lanaren egileak izango du erantzunkizun osoa baldintza hau ez betetzearen ondorioz gerora gerta daitekeen edozein erreklamazioren aurrean.

4- Lanak ondorengo neurritan aurkeztu beharko dira: 450mm zalba x 680mm altu.

5- Lehiaketara aurkezteko diren kartelak, nahi eta nahiez, edizio bakoitzari dagokion izenburua eraman beharko dute goiburuan.

6-Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko kartazal batean jarriko dira egilearen datu hauek: jaiotze data, NAN, helbidea, telefonoa eta herria.

7- Lana aurkezteko epea urtetik urtera aldatu egin daiteke. Hori deal eta, edizio bakoitzarako deialdia behar den moduan jakinaraziko da. Horrez gain, epaimahaiak erabakia emango duen eguna ere modu egokian jakinaraziko da.

8- Lanak helbide honetara bidali bhaerko dira. Azpeitiko Udala - Kultura Saila. Enparantza Nagusia, 5 - 20730 Azpeitia. Edozein argibiderarako, 943 15 72 00 telefonora deitu.

9- Epaimahaia Azpeitiko Udalak izendatuko du.

10- Kartel irabazlea bakarrik sarituko da eta 900 euro jasoko ditu.

11- Saririk lortzen ez duten lanak, epaimahaiak bere erabakia eman ondorengo hilabeteko epean jaso beharko dira. Epe hori igarotakoan lana ez baldin bada jaso, egileak kartela Azpeitiko Udalean esku uzten duela ulertuko da.

12- Saria hutsik gera daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanez ez balute behar adianako kalitate edo baliorik.

13- Saria, edizio bakoitzaren amaira editaldian emango zaio kartel irabazlearen egileari.

14- Saritutako lana Azpeitiko Udalaren jabetzako geldituko da eta honek Antzerki Topaketetako edizio bakoitzaren garapena sustatzeko nahi duen edo egoki iritzitako erabilera eman ahal izango dio, kartel irabazlea bihurtuko baita edizio bakoitzaren sustapenerako oinarrizko ardatz.

15- Sarituak izan ala ez, lehiaketara aurkeztutako la guztiak jendeaurrean jarriko dira Azpeitian, Udalaren Kultura sailak antolatuko duen erakusketa batean, deialdiaren epea amaitu ondoren eta epaimahaiak bere erabakia eman aurretik.

16- Ez dira onartuko oinarri hauek betetzen ez dituzten edo baldintza hauetara egokitzen ez diren lanak.

17- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla adierazi nahi du.

18- Epaimahaiak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak eta honen erabakia apelaezina izango da.

.1983 urtetik

Azpeitiko Udalak antolatuta, urtero herri honetan egiten dira Euskarazko Antzerki Topaketa bakarrak, 1983. urtean aurreneko ekitaldia izan zenetik. Gaur egun, Topaketa hauetan burutzen diren ekitaldi eta emanaldi ugari horiek sei sail ezberdin baina osagarritan laburbiltzen dira: antzrkia profesionala, antzerki amateurra, eskola antzerkia, familia antzerka, omenaldia eta liburuak eta nahi duten ikastetxeen parte hartzearekin osatzen diren irrati-lehiaketak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide