Goizeko hamaikak aldera hasi ziren lehen ekitaldiak. Beste herrialdeetatik ere hurbildu zen jendea, lurralde bakoitzetik ikastola bana etorri zen eta lehenik haiei ongi etorria egin zitzaien. Iparraldetik Hazparne ikastolakoak, Nafarroatik Tuterako ikastola, Arabatik La Puebla ikastola, Bizkaitik Betiko ikastola eta baita Zarautz, Orio eta Altsasuko ikastoletakoak ere. Lehenik Ikasberriko zuzendariak egin zuen ongietorria. Ondoren txistularien txanda iritsi zen. Hasierako ekitaldian Egunkaria-ri aitorpen berezia egin zitzaion eta bereziki gertutik sufritu dutenei. Horrela, Xabier Oleagaren alaba Iratik aitak kartzelatik idatzitako eskutitza irakurri zuen eta ondoren besteen familiak plazaratu ziren. Hauekin batera 12 azpeitiar langileak ere gogoan izan zituzten. Gogoratu baita ere, egun horretan bete zirela zazpi urte Ikasberri Ikastolak lehen harria jarri zuela ikastola berria egiteko.
Egun osoan zehar haurrentzat eta gazteentzat ekintzak izan ziren.Eguerdi aldera bertara inguratutako denek herri bazkaria egin zuten Azoka Plazan. Arratsaldean, kalejira eta dantzekin eman zitzaion festari bukaera.