Oker gaude aldatu txipa
Sarritan etxerik gabeak
beste modura bizi nahi ez duten eskaleak direla pentsatzen dugu. Oker gaude. Kontua da ez dituztela aukera berberak izan. Eta ez dutela inoiz aukerarik izan.
Begiratu zure inguruan
Ez duzu urrutiegira jo beharko errealitate hori ikusteko: abandonoa, aukerarik eza, etsipena eta... baita eskaleak ere...
Zerbait ondo ez doala erakusten duten sintomak baino gehiago dira. Beren bizitzek ez dute norabiderik. Eta kalean bizi dira. Zure kalean bizi dira.
Pertsona asko bizi da horrela
Diru sarrerarik gabe eta lan merkatuan integratzeko zailtasunekin. Gutxieneko hezkuntza lortzeko arazoekin, etxe duinik gabe eta osasun arazoekin. Familiaren babesik gabe eta marjinazio baldintzetan
Honen aterpea? zurea!
Zuk bere bizitza aldarazi zenezake. Etxea lor dezaten. Agian familia bat ere bai.
Zure laguntza erabakigarria da
Zure laguntzari esker gizarteratzeko prozesuak bermatu genitzake:
- Pertsona batentzako astebeteko mantenua - 27
- Pertsona batentzako astebeteko ostatua - 60
- Pertsona batentzako lan-aurreko tailerreko prestakuntza (aste bat)- 134
- Pertsona batentzako gizarteratze etxebizitzako egonaldia (aste bat) - 424
Caritas elkarteak diruz lagundu nahi duten haientzat Santander Central Hispanon 004946913082316021460 zenbakidun kontua jarri du.