Igerilekutik irtenda sanjuandegi auzoan buelta eman eta Jose Artetxetik, Harzubira eta plaza aldera egin dute haurrek Korrika Txikiko lekukoa ikastetxez-ikastetxe pasatuz.
Plazan amaiera ekitaldia zuten prestatuta, eta ondoren kale animazioa era bai Hortzmuga taldearekin, baina ekitaldi hau bertan behera gelditu da umeen jarrera desegokia zela eta. Korrika Txiki amaitu ondoren umeen artean batidoak banatu dira, eta hauek antzezleei bota dizkieta, baita ostikoak eman eta txistua bota ere. Jarrera hau ikusita antzerki taldeak ekitaldia bertan behera uztea erabaki du, eta trasteak biltzeari ekin dio. Ustegabeko amaiera kaxkarra izan du beraz aurtengo Korrika Txikiak.