Trenaren Museoak Aste Santutan ordutegi berezia izango du

Uztarria.eus 2003ko api. 14a, 13:04

Burnibidearen Euskal Museoak Aste Santuko oporraldian ordutegi berezian izango da zabalik. 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Burnibidearen Euskal Museoak Aste Santuko oporraldian ordutegi berezia izango du. Apirilaren 17tik 21a bitartean larunbatetan izan ohi duen ordutegi bera izango du. Hau da, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara izango da zabalik.

Bestalde Lurrinezko trenak ere ordutegi berezia izango du eta egunean bi aldiz ibiliko da, 12:30ean eta 18:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide