Udaltzaingoak Uztarriari jakinarazi dionez kamioia biribilgunean sartu denean zama mugitu egin zaio eta ondorioz irauli egin da. Kamioia aldameneka geratu da, eta zama errepidera erori da. Kamioiak zeramatzan adreiluak errepidean zabaldu dira, eta une batez itxita izan da adreiluak bertatik jaso eta txukundu arte.
Argazkian kamioiak zeramatzan adreiluak bidetik jasotzen.