Baite Euskara Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria apirilaren 1ean aurkeztu zuen herrian, bertan Xabier Mendiguren Kontseiluko Idazkari Nagusia izan zen. Orain, hilabete pasa denean, bigarren bilera egin berri du herriko gizarte eragileekin eta bertan erakunde desberdinek konpromiso maila batzuk hartzeko erabakia hartu zuten bete beharko dituzten fitxa batzuen bidez. Fitxa hauek Baitek jasoko ditu, gero Kontseiluko arduradunari pasatzeko (honek aztertuko du erakunde bakoitzaren oraingo egoera eta bakoitzak hartuko dituen konpromisoak).
Edozein zalantza argitzeko deitu Baiteren telefonora (943150358) edo idatzi baite@uztarria.com helbidera