Sanjuandegin egoitza berria dute zaharrek, Salbe 34an. Barruan argitasun asko dago, eta mahai ugari. Aurreko egoitza txikiegia geratu omen zitzaielako egin dute berria, eta lehen Aitonena II zegoen egoitzan ludoteka egiteko asmoa dute.
Egoitzaren irekitze ekitaldian Udaleko alderdi guztietako ordezkariak izan ziren. Bertan izan ziren besteak beste Jose Maria Bastida alkatea, Maria Jesus Bastida Gizarte gaietako arduraduna, Aitonenako zuzendaritzako lehendakaria eta Kepa Susperregi, herriko parrokoa. Bastidak irekiera zinta moztu zuen, parrokoak egoitza bedeinkatu eta gero bi dantzarik aurreskua dantzatu zuten.
Alkateak udala zaharren alde egiten ari den lana goraipatu zuen, eta Loiolako hiribidean egingo duten giza errekurtsoen egoitza ere zaharren aldeko lanean kokatu.