Denboraldi haseran gimnasia eta aerobikeko ikastaroak leporaino betetzen dira, baina orain leku berriak sortu dira. Kirol patronatuak adierazi duenez "eguraldi onaren poderioz jende batek aerobikari eta gimnasiari utzi egiten diolako", beraz, zerrendetan toki hutsak daude orain.
Ikastaro horietan parte hartu nahi duenak igerilekuan edo kiroldegian eman dezake izena, edo aurretik aipatutako telefono zenbakietan. Informazio gehiago nahi duenak ere hortxe izango du bere kezkak argitzeko aukera.