"Habea eta AuB plataformen bozak etxe guztietara iritsi daitezen saiakera egingo da" Habeak berak jakinarazi duenez, eta "horien artean etxe guztietara iritsi daitezenekoa". Hala eta guztiz, "ertzainek eta estatuko gainontzeko indar polizialek hori gerta ez dadin egiten ari diren saiakerak ikusirik" azpeitiarrei bozen banaketan laguntzeko eskatu die "non falta diren esanaz, bakoitzak bere inguru gertuenean bozak ziurtatuaz, boz lapurketak salatuaz, banaketetan parte hartuaz edo bakoitzak egoki ikusi ditzakeen bestelako gauzak eginaz".
Gainera, Habeak jakinarazi duenez, www.gureaukera.com webgunean ere inprimatu daitezke bozak.
Donostian 40.000 bozka "lapurtu" izana salatu dute, eta baita "ekitaldiak indarrez moztu" izana ere.