Gipuzkoa.net-en , Gizpuzkoako Foru Aldundiaren web orriaren, bidez jakin dugu urolaerdia.net webgunearen berri. Orrialde honen helburua Azkoitia eta Azpeitia ezagutzeko eta bisitatzeko "bertara hurbiltzen diren bisitariei kultur-ondare aberatsa ezagutu, antzinatik datozen festez gozatu eta euskal sukaldaritza entzutetsua dastatzeko aukera eskaintzea" da.
Orri horrek Azkoitiko eta Azpeitiko turismo aukera ezberdinak lau hizkuntzetan: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingeleraz bilduko ditu.
Orria oraindik eraikitzen ari dira. Bost atal nagusi ditu, honako informazioarekin: Egoera/Kokapena herrien kokapena eta historiaren berri emanaz; Ohiturak euskara, herri kirolak eta folklorearen inguruko informazioarekin;Erakargarri turistikoak ondare historikoa, natura eta landaguneak, egitura kulturala eta festak, gastronomia, eskulangintza, museoak eta ibilbideen inguruko informazioarekin; eta errekurtsoak eta egiturak hotel eta ostatu, jatetxe, garraio, zerbitzu turistiko eta informazio turistikoa emanaz.