Udalak tortura ekiditeko 9 puntuak onartu ditu

uztarria 2003ko mai. 21a, 18:05

Iragan maiatzaren 5ean TATen prebentzio plana onartu zuen Udalak. Tortura ekiditeko bederatzi puntuak jasotzen zituen mozioarekin batera 1200 herritarren sinadurak jaso zituzten udaleko taldeek.

TATek (torturaren aukako taldea) torturaren prebentzio plana kaleratu zuen, tortura ekiditeko 9 oinarrizko puntuekin. Puntu horiekin sinadura bilketa egin dute azpeitian, eta 1200 sinadura lortu.

Sinadura horiekin guztiekin udalera jo zuten gero, eta Udalari berari ere TAT-en bederatzi puntuak onartzeko eskatu. Maiatzaren 5ean izan zen Udan Batza, eta aurkeztu mozioa onartu egin zuten. Gainera, herriari eta Euskal Herri guztiari beraien erabakiaren berri emateko konpromezua hartu zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide