Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, ezezagun batzuek Ertzain baten autoa erre zuten bart, Azpeitian. 10:45 aldera autoaren kristalak "txikitu" zituzten, eta ondoren erregaia bota barrura. Su eman omen zioten gero, barrutik "kixkalita uzteraino", beti ere iturri ofizialen arabera. Ez dute Ertzainaren izenik eta bizilekuaren inguruko berririk eman nahi izan.