Zarautzen zen zita,atzo igandea. Hauteskundeek protagonismoa galdu zuten zenbaitentzat, eta pilotak eta Egunkariak irabazi. 'Peña'-ren jarraitzaileak Egunkaria Aurrera nikiak jantzi zituzten laguna animatzera joateko.
Partida ez zen oso luzea izan, eta jokoa oso animatua izan ez bazen ere, armailetako azpeitiarrek gatza eta piperra jarri zioten frontoiko giroari.
Talde protagonista
Peñagarikanoren jarraitzaile azpeitiarrek ere Peñagarikanok hainako protagonismoa izan zuten herrian ere. 20:00etan iritsi ziren Azpeitira, eta Etxe Zurin -beraien bigarren etxea- trago bat hartu ondoren Udaletxera abiatu ziren, Udal Musika Banda aurretik zutela. Peñagarikano lehen, eta bere lagun koadrila atzetik, saltoka, kantuan eta builaka.
Botu kontaketan ari zirenei umorea ipiniaz balkoira igo ziren guztiak, Peña eta koadrila. Herritarren txaloak entzun, garraxi batzuk bota, eta nola ez, txanpaina.
Ondoren gertatu zenaren inguruko ondorioak bakoitzak atera ditzala.