Egunkari berria egiteko akzio kanpaina abian da Euskal Herrian, eta Azpeitian ere bai. 55.000 euro lortu behar ditugu azpeitiarron artean. Ez da lan erraza izango, baina ezta ezinezkoa ere.
Akzio bilketa kanpainaren jarraipena egingo da uztarria.com-eko Berria berri atal berrian. Gainera, akziodunen argazkiak ikusteko aukera ere izango da, eta akziodun nola egin ere jartzen du.