Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuek hainbat ekintza egin dituzte maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean

uztarria 2003ko eka. 2a, 20:06

Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa egon da Betharram ikastetxeko kaperan. Larunbatean antzerkia ere egon zen, Lakrikun taldeak Greban gaude antzezlana eskaini zuen.

Azpetiko Gizartekintzak emakumeei zuzenduriko kurtso eta ikasturte ezberdinak antolatu ditu 2002-2003 ikasturterako: boliloak; gurutze puntua; makinako bordatua; jantzigintza; metal, egur eta poliuretano gainean pintura; gauza zaharren berriztapena; reflexoterapia; asertibitatea eta abilidadeak, abentura korporala... Ikasturte horrek emandako fruituak herritarrei erakusteko asmoz hainbat ekintza antolatu zituzten iragan asteburuan. Lanen erakusketa izan zen ekintza nagusia, eta antzerki emanaldia ere izan zen larunbatean, Lakrikun taldearen Greban gaude antzezlana.

Ekintza positiborako udal plana egin dute, ikusi nahi duenak, sakatu hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide