Joseba Albizu azpeitiar txirrindulariak jarraitzaileak izan ditu gaur Euskal bizikleta-ko etapan. Txirrindulari profesionalaren jarraitzaileek Erreka Taldea osatu dute, Albizuri laguntza eta babesa emateko xedearekin, eta gaur egin dute lehen irteera. Taldea osatu bada ere, partaide izan nahi duenak ateak irekiak ditu. 15 euro ordaindu behar dira, eta trukean kamiseta bat lortu. Izena eman nahi duenak leku hauetara jo dezake: Aitzaki Kirolak, Martinez Inprimategia, Erreka Amaia eta Pastorkua tabernak, edo Lagun Onak txirrindulari elkartea.