Ingurugiro etxea Fundazioak eta INEM-ek Nekazalguneetako agente dinamizatzaile ekologikoak kurtsoa antolatu du Gipuzkoako langabetu guztientzat. Beraien esanetan, "nekazaritzaren krisia eta biztanleriaren beherakada nekazalguneetako arazoetako batzuk dira", eta "gune horietako garapen sozioekenomikorako egoera sortzea eta lanen banaketa beharrezkoak dira". Horretarako "garrantzizkoa" deritzote nekazal lanetan espezialistak sortzeari. Espezialista horiek lan eta area desberdinen jakintza izan beharko lukete antolatzaileen ustez, besteak beste: ekonomia, soziologia edo ingurugiroa.
Antolatzaileek proiektuak dinamizatzeko, eta kideak motibatzeko ahalmena duten profesionalak hezi nahi dituzte; ingurua, antolakuntza eta kudeaketarako ezagutzekin.
Kurtsoa Azpeitian egingo da, ekainaren 16tik azaroaren 27rarte, guztira 359 ordu. INEM-en eman behar da izena kurtsorako, edo telefono hauetara deitu: 943 15 04 02 (INEM) edo 943 15 17 13 (Ingurugiroa Etxea Fundazioa).