Bihar larunbata, Egunkariaren aldeko eguna egingo da Azpeitian. Antolatzaileek esan dutenez, "Herrian egunkariaren aldeko giroa sortzea eta egunkari berrirako dirua biltzea" izango dute xede. Horretarako, goizeko 10:00etan hasi eta egun osorako egitaraua antolatu dute.
10:00: Haurrek egindako marrazkien erakusketa, plazan. Gainera, panel erraldoiak egongo dira bakoitzak nahi duena marraztu, idatzi... egiteko.
12:00: Bizikleta martxa herriko kaleetan zehar.
14:00: Herri bazkaria berdura plazan. Sarrerak salgai Orkatz, Zuhatz eta Pastorkua tabernetan. Prezioak: umeak hiru euro; langabetu eta ikasleak zortzi euro; eta beste guztiak hamar euro.
16:00etatik 18:00etara Ume jolasak, plazan.
17:00: Triki poteoa.
18:00: Kontzertua. Uztarriaren II. Kulturaldiaren barruan Pain Ful taldea, Korrale tabernan.
Azpeitiako Egunkariaren aldeko batzordekoek herritar guztiak animatu eta gonbidatu nahi izan dituzte. Beraien esanetan "oso garrantzizkoa" da Egunkari egunean parte hartzea, egunkari berria esku hartean izateko beharrezkoa baita dirua biltzea.