Uztarrian landu diren gai nagusiak honako hauek izan dira:
- Nolakoa da Errezilgo indartsua?. Euskal Herriko indartsu berria da, eta hementxe ondoan bizi da: Errezilen. Bera, Aimar Irigoien harri jasotzailea da, eta maiz ibiltzen da Azpeitian.
- Azpeitian 59.000 euro behar dira berrirako. Ekainaren bigarren hamabostaldian kalean izango da euskarazko egunkari nazional berria. 'Egunkaria'-ko langileek abiatu dute proiektua, eta herritarren eskura akzioak jarri dituzte salgai.
- Bizi berri bat aukeran. Marcos Gorostiagak eta Joxe Mari Ibargurenek organu transplantea izan dute, eta orain beste gaixoei laguntzeko lanean ari dira.
- Manex Beristain, Jabier Altuna, Alaitz Olaizola, Leire Ostolaza, Aihoa Odriozola eta abarren iritziak.
-Etab.
Barruan daraman Baite, Azpeitiko euskalgintzaren aldizkariaren 14. zenbakia ere webgunean da.
Bazkidetza edo harpidetza
Gogoratu, bestalde, aldizkaria jasotzeko harpidedun egin daitekeela webgune honetan bertan, lotura honetan klik eginez gero. Aldizkaria jasotzeaz batera Uztarriaren komunikazio proiektua lagundu nahi baduzu, bazkide egiteko aukera ere badaukazu. Hala eginez gero, Uztarriak argitaratzen dituen liburuxka biografikoak ere etxean jasoko dituzu doan.