Gizartekintzak bulego berria du. Lehengo bulegotik oso gertu dago, Udaletxeko bigarren pisuan, baina justu beste aldean. Horrela, sarrera udaletxeko beste ate batetik da orain: lehen udaletxeko bigarren atetik joaten zen Gizartekintzara, orain aldiz, ate nagusitik joan behar da.
Bulegoak itxaroteko gela handiagoa du orain, baita harrera gela ere. Udadetxeko igogailua ere egokitu dute. Orain arte lehen pisura baino ez zen iristen igogailua, eta orain berriz, bigarreneraino iristen da.
Udaletxean aldaketa ugari egiten ari dira aspaldian, "zerbitzuak hobetzeko" asmoz. Aldaketa horien baitan kokatzen da bulego aldaketa hori ere. Orotara 80.000 euro inguruko gastuak izango ditu udaletzearen aldaketak.