Iragan ostiralean erabaki zen nork jokatuko zuen Hasiberrientzako IV. Erremonte Txapelketako finala. Bereziartua- Jon eta Iribarren- Olazar izango dira leian datorren ostiralean, Izarraitz frontoian jokatuko den final handian.
Semifinaletan Matxin III- Agirrezabala bikoteari 42-39 garaitu zitzaizkien Bereziartua eta Jon. Matxin IV.a eta Urko finaleko ateetan geratu ziren, Iribarren eta Olazarri 40-39 galdu ostean.