Goiko kaleko etxebizitza bateko azken pisuak hartu du sua, baina oraindik ez da argitu sua hartzearen arrazoia. Su hartu duen etxebizitzan ez da inor bizi eta hutsik zegoen. Etxe bizitza zaharra da, eta sua erraz hartu du antza, eta horregatik inguruko etxebizitzak eta dendak bada ez bada ere hustu egin dituzte. Lerro hauek idazteko garaian suhiltzaileak sua itzaltzeko lanetan ari dira etxebizitzaren teilatuan.