Datorren kurtsorako ikastaro proposamena egin dakioke Gizartekintzari

uztarria 2003ko eka. 16a, 18:06

Gizartekintzak datorren ikasturtean egin daitezkeen ikastaroen inguruko proposamenak jaso nahi ditu. Edonork egin dezake proposamena, beti ere uztailaren 14a baino lehen.

Azpeitiko Udaleko Gizartekintza sailak proposamenak jaso nahi ditu datorrem ikasturterako. Urtero lez ikastaroen eta ekintzen egitaraua prestatzen ari da gizartekintza saila, eta oraingoan herritarren laguntza nahi dute egitarauaren osaketarako.

Interesatuek uztailaren 14a baino lehen egin behar dituzte proposamenak, Udaletxean. Ondoren, gizartekintzak ikastaro batzuk aukeratuko ditu, azterketa bat egin ondoren.

Proposamena egiten duenak berak emango ditu ikastaroak, hala nahi izanez gero. Horretarako lokal bat utziko dio Udalak.

Informazio gehiago nahi duenak Gizartekintzara jo dezake, edo telefono honetara deitu: 943 157192.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide