Hasiberrientzako IV. erremonte txapelketan Iribarren eta Olazabal Doneztebetarrak izan ziren garaile, iragan ostiralean Izarraitz pilotalekuan jokatu zen finalean. Bereziartua eta Jon bigarren postuan geratu ziren beraz, partida 40-29 galdu ostean.
Bikote irabazleko atzelariak eraman zuen jokalari onenaren saria, Olazabalek hain zuzen ere.
Txapela jokatu zen partidaren atzetik, partida estelarra jokatu zuten Ezkurra eta Aizpuruk, Altuna II.a eta Lizasoren aurka. Hemen ere herritarrak izan ziren galtzaile, 40-34.