Herrien arteko txapelketako finalaurrekoaren itzuliko partida ostiralean jokatu zen Azkoitian. Hiru partidak irabazi zituzten etxekoek, horrela bost partida irabazi zituzten orotara, eta azpeitiarrek bakarra. Joaneko partidetan irabazi zuten partida azpeitiarrek.
Kadeteetan 22-14 irabazi zieten Goenaga eta Andreuk, LarraƱaga eta Etxeberriari. Jubeniletan Arrieta eta Orbegozo 22-12 garaitu zitzaizkien Alkorta eta Gurrutxagari. Seniorretan berriz, Larramendi eta Zapiainek 22-14 irabazi zioten Artetxe eta Astigarragari.
Horrela, Azkoitiarrak herrien arteko finala jokatuko dute, eta azpeitiarrak txapelketatik kanpo geratu dira.