Gaueko garraio publikoa

Azpeitiko gazte koadrila bat 2003ko eka. 25a, 13:06

Non da garraio publikoaren bultzatzea?

Lotsagarria da Azpeititik kanpora irteteko dagoen garraiobideen eskasia. Gu bezalaxe hainbat eta hainbat gazte daude egoera kaxkar honetan, honek arazo asko ekartzen dituelarik: kanpoko jendearekiko harreman falta, juergarik bota ezina (bueltatzeko garraiobiderik ez dugunez)... Horrez gain gaueko garraio publikoak jende gehiago bertara hurbiltzea ekarriko luke. Eta argi eta garbi ikus daiteke Azpeitian denborarekin larunbat gaueko juerga jaisten joan dela, azpeitiarrok dugun festazale fama kenduz. Horregatik, garraio publikoa jartzea proposatzen dugu, gauekoa batik bat, herritarrok inguruko herrietara hurbiltzeko aukera izan dezagun, eta kanpokoak ere bertara hurbil daitezen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide