Komertzioetan inbertsioak egiteko diru laguntzak emango ditu Komertzioaren Asistentzia Teknikoaren Gabineteak

uztarria 2003ko eka. 27a, 13:06

Komertzioaren Asistentzia Teknikorako Gabineteak (KATG) diru laguntzak emango ditu komertzioetan inbertitzeko. Bi urtetik gorako bizia duten komertzioentzat edo berri bat sortu nahi duen jatorriko enpresarentzat bideratuak izango dira laguntzak.

Jaurlaritzako Komertzio sailak diru laguntzak bultzatu ditu AFI 2003 programarekin. Komertzioarako Asistentzia Teknikorako Gabineteak eman du laguntzen berri.

Bi urte baino gehiagoko komertzioei edo berri bat sortu nahi duen jatorriko enpresari laguntzak emango zaizkio honako inbertsioak egiteko, Enpresa txiki edo ertaina (ETE) baldin badira:

Aplikazio informatikoak
Lurrak eta ondare naturalak
Eraikuntzak
Instalazio teknikoak
Makineria
Lanabesak
Beste era bateko instalazioak
Mobiliarioa
Informazio prozesuetarako ekipoak

Aktiboek jarduera komertzialarekin lotura izan behar dute, eta fakturatutako prezioari BEZ-a kenduta ateratzen den gastua hartuko da kontutan.

Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, 943 72 52 16 telefono zenbakira deitu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide