Zapatuan hasiko da Frantziako Tourra. Eta Azpeitian, uztarriak Pourra antolatu du, azkenengo bi urteetan bezala.
- Tourreko webgune ofiziala: www.letour.fr
- Aurtengo Pourraren informazioa: www.uztarria.com/pourra/2003
Aurtengo pourrak iazko sistema eta funtzionamendu berdina izango du. Bederatzi txirrindulari aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko dira sariak. Ikusi arauak eta sariak . Izen-emateko orria webgune honetan bertan ikusiko duzue, eta parte hartzeko, aldiz, herriko lau tabernetan izango duzue aukera: Amaia, Erreka, Etxe Zuri eta Korrale.
Iazko datuak ere webgune honetan
Pista bat izango da aurtengoan: iazko datu guztiak ikusteko aukera, txirrindulari taldea egokiago eta errazago aukeratzeko. Iazko Pourraren datu guztiak, kontsultagai dira oraindik webgune honetan bertan.
- Iazko Pourra: www.uztarria.com/pourra/2002
- Iazko deialdia albistegi honetan
- Iazko irabazleak eta ondorio batzuk
- Iazko sari-banaketa