Espainiako Gizarte Segurantzak dio 'Gara'-ren enpresa editoreak Baigorrik eta KIE enpresak ordaindu behar dutela 'Egin'-en enpresa editore Orain SAren zorra. Alegia, 5,1 milioi eurokoa (850 milioi pezeta inguru). "Jarraikortasuna" dagoela dio Gizarte Segurantzak.
Horren aurrean, zera adierazi nahi du Uztarria herri aldizkariaren argitaratzaile Uztarria Kultur Koordinadorak:
- Ez dago arrazoi juridikorik Orain SAren zorra 'Gara'-ri eta KIEri
pasatzeko. Espainiak 1998ko uztailean
Egin
eta Orain SA itxi bazituen ere, Orain SAk existitzen jarraitzen du, eta, gainera, Baltasar Garzon epaile espainiarraren esku dago, administratzaile judizial baten bitartez. Orain SAk azkeneko bost urte hauetan zuloa egin badu, hori Garzonen erantzukizuna da. Eta nabarmenena: Orain SA enpresa bat da, eta Baigorri eta KIE beste batzuk. Ez dago lotura organikorik. Filosofian eta ideietan dago lotura. Baina hori, nonbait, delitua da Espainiarentzat. - 'Egunkaria'-rekin eta 'Berria'-rekin gertatu den bezala, 'Egin'-ekin
eta 'Gara'-rekin gauza bera gertatu zen: euskal gizarteak eta
egunkariko langileek oso ondo erreakzionatu eta erantzun zutela. 1998ko
uztailean itxi zuten
Egin
eta 1999ko urtarrilean sortu zenGara
. Espainiari ez zitzaion gustatu euskal gizartearen gaitasuna nolakoa zen ikustea, eta orainGara
ito nahi du. - Euskal Herrian eta Euskal Herrirako egiten den egunkaria da
Gara
. Hemengoa. Eta hemen behar duena, kalean, herritarren eskura. Bere ikuspuntuarekin jakina, Euskal Herria anitza delako eta ez, Espainiak nahi duen bezala, pentsamendu bakarrekoa. Bidegabea da hura itxi nahi izana. - 'Gara'-ko langileek kontzentrazioak egingo dituzte bihar, ostirala. Gipuzkoakoa, Donostian izango da, 12:00etan, Artzain Onean. Uztarriak elkartasuna adierazi nahi dio 'Gara'-ri, eta azpeitiarrei bere alde agertzeko dei egiten die.