Euskarak, alderdien eta estatuen interesen gainetik egon behar du, munduko herritar guztien ondarea ere badelako. Ikuspegi honetatik, Tourreko zuzendaritzak Europako kultur ondarea errespetuz tratatzea naturala izan beharko litzateke, Europako Batasuneko hiritarren onarpena izango badu, behinipein.
Tourrak Euskal Herritik igaro den aurreko ediziotan aintzakotzat hartu izan du bertako hizkuntza. Topagunearen aldetik, honakoa eskatuko genioke Tourrari Euskal Herritik berriz igarotzerakoan, beste Europar Batasuneko edozein hizkuntzari eskainiko liokeen errespetu berbera eskaintzea euskarari ere.
Bestalde, kirol ekintza garrantzitsu honetan badira euskararen erabileran eredu izan daitezkeen bestelako eragile garrantzitsuak, beraien jarreraz euskararen alde asko egin dezaketenak. Euskaraz dakiten txirrindularientzat bereziki eskari bat: komunikabideen galderei erantzuterakoan euskara erabil dezatela, baita ETB2ri erantzuterakoan ere.
Joxemari Muxika Arrieta
Topaguneko Lehendakaria
03-07-10