Aurtengo XXI. Euskal Antzerki Topaketen irudia Oxel Arrieta Balanzategik eginiko kartela izango da. Eta honek 900 euroko saria jasoko du. Kartel lehiaketan 22 lanek parte hartu dute eta lanak erakusgai izan dira ekainaren 28tik uztailaren 12a bitartean Betharrandarretan. Epaimahaiaren iritzia eta ikuslegoak erakusketan emandako puntuaketarekin erabaki da kartel irabazlea.