Aurreko astelehenean hasi ziren Zapo Txokoko bigarren txandako udalekuak eta ostegun honetan, hilaren 24an, amaituko dira .
Bigarren hamabostaldi honetan ere, aurrekoan bezala, gazteak adinaren arabera antolatutako lau programez gozatzeko aukera izango dute. Txanda honetan haur gutxiago parte hartzen ari dira, aurreko txandan parte hartu zuten haurrak ere badiren arren.
Bigarren txandako ekintzak, lehenengo txandan eginikoen berdinak izango dira. Txikienek tailerrak, jolasak, herrikirolak, sukaldaritza, tatuaiez, eta Aiara, Igeldora eta Zarautzera eginiko irteerekin gozatzeko aukera izango dute. Helduenak ostera, tenisa, bizikleta eta eskaladan ibiltzeko aukera izango dute, Xoxotera, OƱati eta Oriora egingo dituzten irteerez gain.