Abuztuko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.eus 2003ko uzt. 28a, 14:07

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatuko da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara gaur eta bihar. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Baina ez da hau bakarra, izan ere, oraingo honetan Literatuztaren lehen alea ere jasoko dute bazkideek aldizkariarekin batera. Jadanik, hiru aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Uztarrian landu diren gai nagusiak honako hauek izan dira:

  • Orain hogei urte Azpeitia ito zen egun hura 1983ko abuztuaren 26a, ostirala, Euskal Herriko lekua askotan uholdeak. Azpeitian, tartean; ura bitan atera zen ibaitik, goizez eta arratsaldez.
  • Gogorra zaie Gara metrailetaz ixtea; itotzea da aukera . Orain Gara-ri tokatu zaio. Lehen Egin-i eta Egin Irratiari, gero Ardi Beltza-ri, eta aurten bertan Egunkaria-ri. Espainiako Estatuaren afizioa da komunikabide libreak ixtea. Gustukoak ez dituelako..
  • Drogaz jantzitako parrandak. Badatoz festak. Legezko nahiz legez kanpoko drogek protagonismo disimulatua hartuko dute. Ikerketa batek Azpeitiko gazte askok drogak hartzen dituela dio.
  • Mikel Arregi, Kepa Susperregi, Fernando Morillo, Leire Ostolaza, Manex Beristain eta abarren iritziak.
  • Etab.

Barruan daraman Baite, Azpeitiko euskalgintzaren aldizkariaren 16. zenbakia ere webgunean da. Eta Literatuztaren ... orri zuriekin elkarrizketan lehen zenbakia ere webgunean da.

Bazkidetza edo harpidetza

Gogoratu, bestalde, aldizkaria jasotzeko harpidedun egin daitekeela webgune honetan bertan, lotura honetan klik eginez gero. Aldizkaria jasotzeaz batera Uztarriaren komunikazio proiektua lagundu nahi baduzu, bazkide egiteko aukera ere badaukazu. Hala eginez gero, Uztarriak argitaratzen dituen liburuxka biografikoak ere etxean jasoko dituzu doan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide