Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Azpeitiko lau bertsolari

Uztarria.eus 2003ko ira. 19a, 21:09

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa hilaren 26an hasiko da bi saiorekin. 71 bertsolarik hartuko dute parte, tartean lau azpeitiarrak dira: Leire Ostolaza, Jokin Uranga, Beñat Lizaso eta Urko Egaña.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren aurkezpena gaur egin da. Han izan dira Iñaki almandoz Kutxako ordezkaria, Millan Telleria antolatzailea, Felix Irazustabarrena Gipuzkoako Bertsozale elkarteko lehendakaria eta Xabier Huizi Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Sailaren ordezkaria. Eta hauek txapelketaren nondik norakoaren berri eman dute.

Gipuzkoako Bertsolari txapelketan aurpegi ezagunak batzuek eta besteak berriak izango dira. Hilaren 26an emango zaio hasiera eta hemeretzi saio izango dira guztira. 71 bersolarik hartuko dute parte, batez beste 25 urteren bueltan daniltzanak dira. Azpeitiko lau bertsolari gazte izango dira tartean, Urko Egaña, Jokin Uranga, Leire Ostolaza eta Beñat Lizaso. Hauez gain, hamabost epaile, hamar gai-jartzaile eta talde antolatzaile zabala izango da.

Bertsolarien artean, Euskal herriko Txapelketako lau finalista arituko dira kantuan: Jon Maia, Maialen Lujanbio, Jesus Mari Irazu eta Aitor Mendiluze. Adinez gazteak nagusi dira txapelketa honetan, zaharrenak 50 urte ditu, hau Juanito Mitxelena oiartzuarra da eta gazteenak Imanol Lizarazu Igeldokoak, berriz, 18 urte besterik ez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide