Atzokoan umeak izan ziren autorik gabeko egunaren protagonista. Bizikleta buelta, plazako tailerrak eta herriko kaleetan egindako pasioa izan zituzten, besteak beste, kotxerik gabe ospatu zuten egunean. Alkatea ere bertan izan zen, eta nahi zuenak Udalari eskaera egiteko buzoi bat ere bazuen.
Gaur, bestalde, antolatuta zeuden ekintzetan ikasle askok parte hartu badute ere, eguneroko bizitzako "ohitura txarrak" (edozertarako autoa ibiltzea) alde batera uztea zen helburua. Aurrikuspenak bete ote diren ez dakigu, baina, kotxea etxean utzita geratu den jendea ez da beste egunetan baino askoz gehiago izan.
Herri barruko autobusak erdi hutsik ibili dira, eta antzeko zerbait esan daiteke tailerretara bueltaka ibili denaz ere (Pemec aurretik 18:00tan atera den autobusean 2 lagun besterik ez dira igo). Landetatik herrigunera ipini duten bide gorrian ere ez zegoen trafiko handiegirik. Kotxeak, berriz, asko ziren.
Ikasleek, beraien aldetik alkateari eskaerak egin dizkiete, eta espaloi gainetan aparkatuta zeuden kotxeei abisua jarri die: "Lotsagabe bat zara!!! Oinezkoek guretzat dugun leku bakarrenetako batean aparkatu duzu, eta errepidera jaitsi behar izan dut. Eskerrikasko!!!" Udalak bultzatu du ekimen hori, eta Lehen Hezkuntzako ikasleek burutu dute.